Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Amarauna

Kirol epaile emakumeak

'Titulua guk ez, guraso askok beharko luke harmailatan nola jokatu ikasteko'

Bi kirol epaile: Reyes Azkoitia pilotan eta Leire Franganillo saskibaloian. Reyesek partida profesionalak epaitu izan ditu eta Leire astean 8 edo 10 partida epaitzera iristen da.

  • 22:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kirol epaileak askotan, nahi gabe edo nahita, protagonista bihurtzen dira. Gai horri heltzeko, bi lanki izan ditugu 'Amarauna' saioan. Reyes Azkoitia, 66 urte, Azkoitian jaioa. Martitte auzoan, Urtiaga Handi baserrian. Sei senidetatik neska bakarra. Umetatik sekulako afizioa zuen eskupilotan. Gaur egun Bergaran bizi da. Eta pilotako epailea da. Gaur egun, partida lasaigoak epaitzen baditu ere, bere garaian txapelketatan pilotari profesionalak epaitu izan zituen.

Leire Franganillo, 31 urte. Donostian jaioa, Errenterian bizi da. Umetatik oso kirol zalea, esgrima eta saskibaloian bereziki. Saskibaloian ACB mailako talde bat entrenatzeko titulua aterata dauka. Eta gaur egun saskibaloiko epailea da EHko maila gorenean.