Ana Gisasola Zaldua zumarragarrak bi urterekin izan zuen polioa, eta duela 10 urte polio horren ondorioak jasaten hasi zen. Medikuntza tradizionalean ez dago tratamendurik, eta urte batzuen buruan gurpil aulkian buka zezakeela adierazi zioten medikuek. Berak ordea, terapia alternatiboetara jo du eta horiei esker egin du aurrera. Yoga irakasle izateko ikasketetan tesia egin behar izan du eta tesi horren emaitza da “La fuerza está en tu interior” izeneko liburua.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa