Gu

Gu

Gu

Sare sozialak

@maikys.ss eta @altube.fl: generorik gabeko moda, mendia eta gorpcorea

Maikys eta Altube FL eduki sortzaileak ezagutu ditugu "GU"n. Sare sozialetan egiten dutenaz eta hilabete gutxian lortutako oihartzunaz aritu gara.

  • Maikys eta Altube fl

    Maikys eta Altube fl. Argazkia: Gaztea

    12:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal eduki sortzaileen bilera izan dugu estudioan. Mikel Azkargortak (@maikys.ss) modarekin zerikusia duten edukiak egiten ditu sare sozialetan eta Endika Altuberen (@altube.fl) sareetan mendiak eta kirola dira protagonista.

Generorik gabeko arropa aldarrikatzen dute @maikys.ss osatzen duten bi sortzaileek. Hilabeteak daramatzate moda gomendioak ematen eta oso eskertuta daude euren zaleek sortutako komunitatearekin.

Endika Altube, ostera, kirolari amorratua da eta Euskal Herriko mendi ibilbideak erakusten ditu bere sareetan.