Gu
Elkarrizketa
STRren “2ON ERRUA” primizian estreinatu dugu
Danae, Iker eta Oihan estudioan izan ditugu, euren kanta berria aurkezten.
-
STR taldeko Danae, Iker eta Oihan. Argazkia: Gaztea
12:43 min
STR taldeko Danae, Iker eta Oihan "GU"n izan dira, "2ON ERRUA" izeneko abestia esklusiban aurkezten.
Oihan da taldeko ekoizleak azaldu digunez, gitarra elektrikoak, sintetizadoreak, hyperpop ukituak, trapa eta rock printzak nahastu dituzte single berrian.
Urtebete luze eman dute kantaren lehen ideia izan zutenetik borobiltzea lortu duten arte. Ekoizpena, nahasketa eta masterra eurek egin dute.
Pozik daude emaitzarekin, baita kantarentzako sortu duten bideokliparekin ere. Hau ere euren medioekin egin dute, Julen De La Sernaren laguntzaz eta Ane Rot aktorearen lanaz baliatuta.
Aurretik STR taldean oso zentratuta ibili diren arren, beste artista batzuekin egin dute lan azken hilabeteetan. Esperientzia horrek ikasteko balio izan die, baita STR proiektua aberasteko ere.