Gu
Elkarrizketa
“Zalantzari esker”, Maialen Ibarraren estreinako EPko lehen singlea
Maialen Ibarra basauriar musikaria ezagutu dugu "GU"n.
-
Maialen Ibarra. Argazkia: Gaztea
10:32 min
Maialen Ibarra bakarlaria ezagutu dugu "GU"n. Nerabetatik abesten du basauriar musikariak, eta laster bere estreinako EPa kaleratuko du: Nire egia zuen ezpainetan.
Disko horretan aurkituko dugu "Zalantzari esker", Gaztean estreinatu duen singlea.
Super pozikkkk eta super urduri etortzear dauen guztiagaz¿¿¿ pic.twitter.com/Ifkyv6WsyR
— Maialen Ibarra (@maialen_ibarra) February 1, 2024
Erreferentziez galdetuta, euskal musika entzuten du batik bat, baina Olivia Rodrigo eta Coldplay ere oso presente dituela azaldu digu.
Zuzenekoei begira, uda honetan jendaurrean jotzeko prestatzen ari dela kontatu digu Maialen Ibarrak.