Gu
Festibalak
Badator Azkena Rock Festival, 55 talderen zuzenekoekin eta aurreikuspen historikoekin
Julen Idigoras "Gu"n izan da, aurtengo ARFen kartelaren errepasoa egiten.
-
Azkena Rock Festival. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
10:05 min
Gaur irekiko ditu ateak Azkena Rock Festivaleko hogeigarren edizioak. Aurtengo kartelaz aritu gara "Gu"n, "B Aldea"ko Julen Idigorasen eskutik.
Asteburuan zehar, Patti Smith, The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Jerry Cantrell, The Toy Dolls, Michael Monroe, Soziedad Alkoholika eta Morgan arituko dira, besteak beste, Mendizabalako oholtzetan.
Os presentamos los nuevos horarios para nuestro XX aniversario, con algun ligero ajuste por cuestiones logisticas. #azkenarockfestival
— Azkena Rock Festival (@AzkenaRockFest) June 7, 2022
Gure XX. urteurrenerako ordutegi berriak aurkezten dizkizuegu, logistika kontuengatik doikuntza txiki batzuekin. #azkenarockfestival pic.twitter.com/Qv4um76moo
Hogeigarren urteurrena tarteko, festibalak hirugarren eguna berreskuratu du (aurreko edizioetan bi eguneko programazioa izan du). Gainera, aurtengo zifra historikoa izango dela aurreikusten dute antolatzaileek; izan ere, 46.000 lagunetik gora espero dituzte.
Julen Idigorasek kartelburuen errepaso bat egin digu, The Offspringen hasi eta Social Distortionen bukatuta.