Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Ithaka eraberritua bueltan da, "Kristalezko" aurrerapen singlearekin

Iazko Maketa Lehiaketako Gazte BizHitza Sariaren (entzuleen saria) irabazleak bueltan dira, "Biluzten" diskoko aurrerapen kantarekin.

  • Ithaka.

    Ithaka. Azala: @niko_bortolini

    10:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ithaka talde gazteak 2022an Maketa Lehiaketako Gazte BizHitza Saria eskuratu zuen, besteak beste, "Amestu Dezagun" bezalakoei esker.

Aurten berriz, oriotarrak bestelako estilo batean murgildu dira azaroaren 28an kaleratuko duten Biluzten diskoa prestatzeko.

00:00

Iristear den abesti bildumako lehena aurkeztu digu gaur Leire Olariaga abeslariak: "Kristalezko".

Abestiaren grabaketa, nahasketa eta masterra ETEN Espazio Sonoroan egin dira, Urtzi Izaren zuzendaritzapean. Musikaria izateaz gain (Otoi, Enkore, Empty Files eta Sen Hork) euskal eszenako talde askorekin dabil egun lanean, ekoizle eta soinu teknikari gisa (Silitia, TOC, Txopet, Mamu...).