X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Fred again.., Skrillex eta Four Tet: elektronikaren historia aldatu duen trioa

Alai Ormazabalek musika elektronikoaren goia jo duten hiru artisten lana ekarri digu “B Aldea”ra.

  • Fred again.., Skrillex eta Four Tet

    Fred again.., Skrillex eta Four Tet. Argazkia: @fredagainagainagainagainagain

    21:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

2023ko Coachellan, elektronika set batek itxi zuen jaialdia, estreinakoz.

Fred again.., Skrillex eta Four Tet ekoizle eta dj-ek osatutako trioak sekulako ikuskizuna eskaini zuen nazioarteko musika jaialdi ospetsuenaren azken orduetan.

Alai Ormazabalek "B Aldea"n kontatu digunez, kasualitatea izan zen. Izan ere, Frank Oceanek azken orduan bere showa bertan behera utzi eta jaialdiko antolatzaileek aipatutako hiru dj-en proposamena bota zuten, azken uneko irtenbide gisa.

Oso ezagunak diren arren, zerikusirik ez duten testuinguruetan hasi dira hiru artistak. Euren ibilbidearen inguruan jakin beharrekoa ekarri digu Alaiek.