X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika eta politika

DAM, Elyanna eta Sama Abdulhadi: Israelen zapalkuntza oholtza gainean salatzen duten hiru artista

Kattalin Barcenak palestinar artisten bilduma egin digu "B Aldea"n.

  • Sama AbdulHadi

    Sama AbdulHadi. Argazkia: @samaabdulhadiofficial

    23:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Palestinako sarraskiaren testuinguruan, bertako musika eszena izan du hizpide Kattalin Barcenak "B Aldea"n.

DAM rap taldea izan da aipatutako lehena. 2001ean, "Min Imhabi" abestiarekin egin ziren ezagun mundu mailan. Palestinar rap eta hip-hoparen aitzindaria da taldea, eta euren lanak Israeleko gobernuaren jazarpena jasan zuela kontatu digu kolaboratzaileak.

Elyanna izan da aurkeztu digun bigarren artista. Palestinarra den arren, 15 urterekin Californiara joan zen musikaren industriara geratzeko. Antza fisikoa tarteko, "Rihanna arabiarra" bezala ezagutzen dute askok. 2023ko urrian, bere diskoaren aurkezpen bira etetea erabaki zuen, bere herrikideen aldeko elkartasun protesta gisa.

Bukatzeko, Sama Abdulhadi dj eta ekoizlea ekarri digu Barcenak. Elektronika jorratzen duen aldetik bere musikak letrarekin ez duen arren, oholtza gainean dagoenetan Palestinak bizi duen egoera salatzen du artistak, keinu bitartez.