X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

‘Hau dena’: Katakraken hamar urteak, artefaktu bakarrean

Hedoi Etxartek Katakraken disko bikoitzean aurkituko duguna izan du hizpide.

  • Kattalin Barcena, Katakraken

    Kattalin Barcena, Katakraken. Argazkia: katakrak.net

    17:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Katakrak liburu dendako Hedoi Etxarte "B Aldea"n izan da, aurki kaleratuko duten Hau dena izeneko bilduma hizpide. Binilo bikoitza, argazkiz osatutako liburuxka eta poster bat aurkituko ditugu aipatutako artefaktuan.

Katakraken hamargarren urteurrenaren aitzakian sortu dute lana; 87 musikari (Broken Brothers Brass Band, J Martina, Ibil Bedi, Chill Mafia, Fermin Muguruza, Mursego…), 7 ikus-entzunezko artista eta hainbat laguntzaileren lanaz baliatuta.

Izaeraz eta arimaz liburu denda den arren, argitaletxea, kantina eta erabilera anitzeko espazioa da Katakrak. Gainera, musika estudio funtzioa egin du Hau denaren grabaketan.