X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Amoranteren “Harri Herri Har”: herri musika, ukitu elektronikoak eta burutik atera ezin diren belarri harrak

Gipuzkoar artistak bere laugarren lana aurkeztu digu “B Aldea”n. Diskoko kolaborazioak, herri musika eta folklorea izan ditugu hizpide.

  • "Habanera"ren bideoklipeko irudia

    "Habanera"ren bideoklipeko irudia

    23:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amorantek "Harri Herri Har" izeneko laugarren diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n.

Diskoaren azalean, belarri batetatik atera nahi duen harra, beste hainbat elementuren artean. Amoranteren obsesioak irudikatzen ditu irudiak, artistak berak aitortu digunez: "Badaude barrenean atera ezinda gelditzen diren doinu eta melodiak, belarri harrak bihurtzen direnak".

Orain arteko legez, herri musika aurkituko dugu diskoan, ukitu elektronikoekin: sintetizadoreak, giro atmosferikoak… Hein batean, bere musikaren joera berri honek badu zerikusirik Aitor Etxebarria ekoizlearen eskuhartzearekin: "Ez dakit digitalago, baina banator elektronikoago" kontatu digu Amorantek.


Hainbat kolaborazio aurki daitezke "Harri Herri Har"en; tartean, HATXE, Xabier Zeberio, ØDEI eta Amaia Miranda. Kolpatutako ateekin eta jasotako erantzunekin eskertuta dago Amorante, gonbidatutako artista guztiek baiezkoa eman baitzioten.

Bukatzeko, herri musika, folklorea eta folklorizazioaren artean dagoen aldeaz hausnartu dugu artistarekin. Kontzeptu guztiak mahai gainean jarrita, berak argi dauka: "Nik ez dut folklorea egiten, herri musika egiten dut".

View this post on Instagram

A post shared by Iban Urizar (@amorantenaiz)