X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Peru Galbete: ahotsa instrumentu eta asmoak kanta bihurtzeko gaitasuna

Xalba Ramirezek usurbilgo musikariaren kanta kutunak ekarri dizkigu.

  • Peru Galbete

    Peru Galbete

    20:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Peru Galbete musikariaren lana ekarri digu Xalba Ramirez kolaboratzaileak, "B Aldea"n.

Usurbildarraren obratik, Nor zara zu eta Beiratu diskoak gomendatu ditu Xalbak.

Galbeteren musika definitzeko hitz bat aukeratu beharko balu, sentsibilitatea aipatuko luke kolaboratzaileak. Izan ere, "kanta baten atzean dagoen asmoa ikusi eta asmo bat kanta bihurtzeko" dohain berezia du artistak.

Musikariarekin esperimentaziorako joera ere azpimarratu du kolaboratzaileak, ahotsarekin egiten dituen jokoei erreferentzia eginez. Xalbaren ustez, ahotsa instrumentu bihurtzeko gaitasun paregabea du gaur ekarri digun musikariak.