12:49

Gaztea

ZEIDFEST Gaztea

‘Top Gaztea’ eta ZEIDFEST Gazteako saio berezia, BEC!etik zuzenean

B. F. | EITB Media

Jaialdian gertatzen den guztia zuzenean kontatuko dizuegu, ZEIDFEST Gaztearako propio prestatutako programazio bereziaren baitan.

  • Gaztearen saio berezia, ZEIDFESTen

    Gaztearen saio berezia, ZEIDFESTen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ZEIDFEST Gaztean gertatuko den guztia zuzenean kontatuko dizuegu, BEC!etik bertatik, jaialdirako propio prestatutako programazio bereziaren baitan. Goiko solairuan, sarreraren parean egongo da Gaztearen set berezia.

Jaialdiak 10:30ean irekiko ditu ateak eta 11:00etan ikusiko dugu lehen kontzertua, Eire bikoarena. Ordu berean hasiko da 'Top Gaztea', Oihan Vega eta Oizeder Mayoren eskutik, BEC!etik zuzenean.

Ohiko lez, bi ordu iraungo ditu saioak, baina oraingo honetan esatariengana hurbildu eta gure photocallean argazkiak ateratzeko aukera izango duzue.

Bazkaltzeko atsedena eginda, arratsaldean itzuliko gara, Julen Telleria, Jon Gotzon Aldaparena eta Ainhoa Vitoriak gidatutako bi orduko saio bereziarekin. 15:00etan hasita, jaialdian gertatzen den guztia kontatzeaz gain, oholtza gainean ikusiko ditugun artistak elkarrizketatuko dituzte.

Saioa irrati bidez entzuteaz gain, streaming bidez ikusi ahal izango da, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.

Gure sare sozialetan ere etenik gabekoa izango da eduki jarioa. Jaialdian gertatzen den guztiaren berri emango dizuegu, Instagram eta Twitter bidez.

ZEIDFEST Gazteako guneen mapa

ZEIDFEST Gazteako guneen mapa

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean