Musika albisteak
Etzakit taldea agertokietara itzuliko da: 'Lauak berriro elkartzea polita iruditzen zitzaigun'
Lehen kontzertua eman eta zehatz-mehatz 31 urtera –taldearen lehen emanaldia 1995eko Errege bezperan izan zen–, Etzakit hernaniar triki pop taldea agertokira itzuliko da, 2026ko urtarrilaren 5ean, Oialume dantzalekuan, “etxean”. Xabier Solano (trikitia eta ahotsa), Jon Mari Beasain (gitarra), Aitor Zabaleta (baxua) eta Ander Barrenetxea (bateria) batera oholtzaratuko dira berriz, 2003an taldearen ibilbidea amaitutzat eman eta gero, Etzakit (Elkar, 1998) eta Goiz edo noiz? (Elkar, 2000) diskoetan bildu zituzten kantuak berreskuratzeko.
Durangoko Azoka euskaraz sortzen diren lanen erakusleihoa da, disziplina ezberdinetan. Sortzailea bazara eta aurtengo edizioan parte hartu nahi baduzu, epea zabalik dago, urriaren 6ra arte.
Ahotsenean izena eman duten musikariek euren lana zuzenean partekatzeko aukera izango dute aurtengo azokan, abenduaren 5etik 8ra.
Espainia, Herbehereak, Irlanda, Eslovenia eta Islandiak ez dute Eurovisionen parte hartuko, Israelen partehartzearen kontrako erabaki gisa
Delaporte, Queralt Lahoz, Jesse Baez, Orishas, Txopet eta Javiera Electra, Bilbon, BIME Live ekimenaren baitan
Urriaren 28an iritsiko da BIME Bilbora. 70 kontzertutik gora, profesionalentzat pentsatutako programazio aberatsa eta sortzeko gune berria izango dira aurtengo edizioan.
Kalimotxoa, Lady Gagaren edari gustukoena
Musikariak Vanity Fairen bideo batean aitortu duenez, bere edari gustukoena ardoa, kola edari lighta eta gerezien arteko nahasketa da.
KEXPen zuzenekoak Bilbora iritsiko dira, Merina Gris, Las Punsetes, Depresión Sonora eta Alcalá Norteren emanaldiekin
Datozen jaialdi eta kontzertuak
Euskal rock erradikalari anti-omenaldia, urriaren 24an eta 25ean, Belako, La Txama, Kiliki, Silitia eta Anariren zuzenekoekin
Iruñeko Zentralen (urriak 24) eta Bilboko Euskalduna Urban Hallen (urriak 25), aipatutako taldeek Gailuk eta Joseba Irazoki eta lagunakek zuzenekoak eskainiko dituzte, euskal rock erradikalaren anti-omenaldian.
ETSk Bartzelonako Palau Sant Jordin joko du, Madrilgo kontzertuko sarrerak agortuta
Madrilgo sarrrerak hiru orduan agortuta, 2026ko apirilaren 11n Bartzekolanan joko du arabar bandak. Sarrerak martxoaren 25ean izango dira eskuragarri, 12:00etatik aurrera.
Ura Bere Bidean kontzertua Donostiara iritsiko da
“Kantuz” ikuskizunak Euskadiko Orkestrako musikariak eta 25 euskal artista eta talde batuko ditu abenduaren 13an, Illunben: Süne, Neomak, Amak, Olatz Salvador, Sua, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Iñigo Etxezarreta (ETS), Gozategi, Sorotan Bele, Su Ta Gar, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Urko…
EHZk “emaitza ona eta emankorra ematen segitzen du”
2026. urtean 30. urteurrena ospatu aurretik, joan den asteburuan Arberatzen egindako festibalaren antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.
Gure musikariek inoiz baino ozenago kantatu dute Donostian, Musikaren Egunaren festa handian
Zure interesekoa izan daiteke
Jurgi Ekiza: “Sorkuntza, nahasketa, masterizazioa… Ideiatik plataformara dena egin dut bakarrik”
Musikariak ‘Argitzala’ izeneko lana aurkeztu digu “B Aldea”n.
Amaia Mirandak ‘Amak Dio’ kanta aurkeztu digu, esklusiban
Bilbotar musikariak urriaren 24an kaleratuko du ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko disko berria.
'Rapero Zuriaren Dilema': arraza, pribilegiotik egindako musika beltza eta apropiazioa
Teo Lucadamoren disko berria aitzakia hartuta, arrazaz eta zuriek egiten duten pribilegioen erabileraz aritu da Alai Ormazabal "B Aldea"n.
'Txakurren musika' eta muturreraino eramandako intuizioa, Barrrk taldearen lehen diskoan
Bizkaitar taldeak 'Walking About' estreinako diskoa ekarri digu "B Aldea"ra.
Zinez: “Emakumeak ari dira gaiak aldatzen, eta gizonek badute zer aldatu. 2025ean gaude, agian Amaiurko gaztelua bakean utzi beharko genuke”
Taldeko June Txibite eta Aimar Jimenezek 'Harramazka' diskoa aurkeztu digute, "B Aldea"n.
Labar: “Arauan ez dagoen gorputz guztiei pasatzen zaien bezala, gainkonpentsaziora jo dut musikan nire presentzia justifikatu ahal izateko”
Donostiar artistak ‘Bitxiloreak Txerriei’ izeneko bilduma berria ekarri digu “B Aldea”ra. Euskal eszenaren errealitateaz eta aktibismo politikoa eta musika uztartzeaz aritu gara.
Sua, “Sutea” kantaz: “Gure ahotsa munduan gertatzen den hori salatzeko erabili nahi dugu”
Bizkaitar bandako Ane Barrenetxea taldekidea “B Aldea”n izan da. "Sutea", Palestinako genozidioaren inguruko abestia, aurkeztu digu.
Euskoprincess: “Musika urbanoko emakumeek gure mezua entzutea nahi badugu argi hitz egin behar dugu, bestela neska guapa bat baino ez zara”
KAK!! talde berriak “Ahaztu” izeneko singlea aurkeztu digu
Etxahun Arregi taldekidea “B Aldea”n izan da, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
ALAI eta Juanta Torri, Azealia Banks ‘deskantzelatzeko’ arrazoiez
'Diva problematikoen' zerrendako izarretako bat da estatubatuar musikaria. 'B Aldea'ko bi kolaboratzaile estreinakoz elkartu dira estudioan, Azealia Banks maitatzeko arrazoiak emateko.
Albiste gehiago
‘The Life of a Showgirl’: Taylor Swiften disko berriari buruzko bost bitxikeria
Swiftek estudioko hamabigarren diskoa kaleratu berri du. Ohi bezala, albumaren argitalpenarekin batera hainbat polemika sortu dira.
Must +Pro topaketen lehen edizioa: mahai-inguruak, kontzertuak eta ‘Yoko Ona’ eta ‘Benetan Zabiz?’ bereziak, Donostiako Tabakaleran
Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Must +Pro profesionalentzako topagunearen lehen edizioa egingo du Musika Bulegoak, Tabakaleran. Gaztea ere bertan izango da, ‘Yoko Ona’ eta ‘Benetan Zabiz?’ podcasten zuzenekoekin. Gainera, irailaren 30eko kontzertuak streaming bidez izango dira ikusgai, Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean.
Airu, Silitia, Lukiek, Mikosis, Indabe, Grande Amore eta Aiko El Grupo, urriaren 3an eta 4an, Bolo-Bolo Weekend jaialdi berrian
Donostiako Intxaurrondo Kultur Elkartean izango da hitzordu bikoitza. Jaialdia Donostia Kultura eta Bloody Mary disko dendaren arteko elkarlana da, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.
Espainia, Herbehereak, Irlanda, Eslovenia eta Islandiak ez dute Eurovisionen parte hartuko, Israelen partehartzearen kontrako erabaki gisa
RTVEko Administrazio Kontseiluak gaur jakinarazi du berria. Irrati-difusionaren Europako Batzordeak (UER), Eurovisionen antolatzaileak, abendura arte luzatu herrialdeen partehartzeen baieztapena.
Boga Boga festibalean galduko ez ditugun bost kontzertu
Irailaren 12tik 14ra, jaialdiak Donostia hartuko du. Miramar Jauregiko lorategietan, Easo Plazan eta Dabadaban kokatutako aretoetan, bertako zein nazioarteko musikaz gozatzeko aukera izango da.
ZETAKen ‘Mitoaroa III’ ikuskizuneko sarrerak agortuta, Bilborako data berria iragarri dute
Lau orduan agortu dira 2026ko ekainaren 20an ZETAKek San Mamesen emango duen kontzertuko sarrerak. Salmentaren arrakasta ikusita, bigarren data bat iragarri dute: ekainak 19 (bezpera).
Delaporte, Queralt Lahoz, Jesse Baez, Orishas, Txopet eta Javiera Electra, Bilbon, BIME Live ekimenaren baitan
Urriaren 28an iritsiko da BIME Bilbora. 70 kontzertutik gora, profesionalentzat pentsatutako programazio aberatsa eta sortzeko gune berria izango dira aurtengo edizioan.
Spotify eta armen finantzaketa: zer ari da gertatzen eta nora joan alde eginez gero?
Streaming plataforma ezagunenaren jabeak gerrarako tresnak sortzen dituen Helsing enpresa finantzatu duela jakin ostean, hainbat musikari eta erabiltzailek Spotify erabiltzeari utzi diote.
KEXPen zuzenekoak Bilbora iritsiko dira, Merina Gris, Las Punsetes, Depresión Sonora eta Alcalá Norteren emanaldiekin
Estatubatuar irratiak Bilboko Enkarnazio Elizan grabatuko ditu zuzeneko sesioak, BIMErekin elkarlanean.
ZETAKek Donostiako kontzertuetako edukiera handitu du
Irailaren 5, 6 eta 7ko zuzenekoetarako sarrerak aspaldi agortu ziren. Banda nafarrak Ilunben emango dituen kontzertuen edukiera handitu eta pistako sarrera gehiago atera zituen. Denak saldu dituzte.