Albisteak

25. urteurrena

Gatibu Gasteizen arituko da, Gaztearen eta Euskalmeten eskutik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 4an izango da kontzertua Jimmy Jazz aretoan, eta Gazteako erabiltzaileen artean 100 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.

25. urteurreneko ospakizunetan murgilduta jarraitzen dugu Gaztean, eta ekainean ere gure entzuleak eta erabiltzaileak musikaz asetzea da gure erronka. Horregatik, Gatibu taldeak gure jarraitzaileen artean duen arrakastaz jabetuta, kontzertu erraldoia antolatuko dugu Gasteizen, Euskalmeten laguntzarekin.

Gaztea bezala, 1990ean jaio zen Euskal Meteorologia Agentzia. Hartara, bi urtemugak ospatze aldera, Arabako hiriburuko Jimmy Jazz aretoan, Alex Sardui eta taldekideak arituko dira ekainaren 4an.

Horrez gain, Bizkaiko taldearen zaleei emanaldi horretara doan joateko aukera eskaini nahi diegu. Horrela, bada, ostegunean 100 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu parte-hartzaile guztien artean.