Itxi

EITB TALDEA

SARIA

"Lore Hostoak" EITBren podcastak irabazi du komunikazio lan onenaren Rikardo Arregi saria

EITB Media

Ekain Perezek gidatzen duen solas-tartea da, euskal musika egileen sorkuntza moduak eta musika gustuak ezagutzeko. 60 saiotik gora daude entzungai EITBPodkast atarian.

  • 2023ko Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketa ekitaldiko argazkia

    2023ko Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketa ekitaldiko argazkia

Ekain Perez EITB Musika irratiko esatari eta John Brekhout taldeko abeslaria da 2023ko Rikardo Arregi komunikazio sariaren egilea. "Lore Hostoak" podcastak euskal musikarien bizitza eta ibilbide profesionalean murgiltzen gaitu, protagonistek gustukoen eta erreferentziazko dituzten musikaren bidez. Denboraren mugarriaren zamarik gabe, 60 saiotik gora daude entzungai une honetan EITBPodkast atarian. Rikardo Arregi sarien epaimahaiaren esanetan, Ekainen ahotsak eta elkarrizketa eramateko erak komunikazio berezia lortzen dute kazetari eta musikariaren artean, entzulea aparteko unibertso batera eramaten duena. Hasiera batean egitura sinplea dirudiena, konplexua da benetan. 

Lan sarituarekin batera, EITBren beste bi podcast zeuden izendatuta Rikardo Arregi Komunikazio sarirako: #10garrena" eta "Harpa Jotzen". 

Bestalde, aurtengo beste sari nagusia, kazetaritza lan onenarena, Naiz eta Mediabaskek ekoiztutako "Bideak" podcastak irabazi du, eta ohorezko mugarria Menane Oxandabaratz kazetariarentzat izan da.