Itxi

EITB TALDEA

Lankidetza hitzarmena

EiTB eta Ikastolen Elkartea elkarlanean

A.E.| EiTB

Lankidetza hitzarmena berritu dute eta ikastolen jaietan egongo da EiTB aurten ere.

  • Koldo Tellitu eta Maite Iturbe. Argazkia: EiTB.

    Koldo Tellitu eta Maite Iturbe. Argazkia: EiTB.

EiTBk eta Ikastolen Elkarteak lankidetza hitzarmena berritu dute astelehen honetan Bilbon izan den sinadura ekitaldian. Hartara, EiTB ikastolen jaietan egongo da eta jaien berri emango du irrati, telebista eta Internet bidez. EiTB, halaber, ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak izenpetu dute akordioa.

EiTBk irrati eta telebistan emango ditu ikastolen jai ezberdinak iragartzeko egingo diren bideoklipak. Horrez gain, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinezen jarritako gunetik emango dute berri EiTBko irratiek. ETBko albistegiak ere ikastolen jaietan bertan izango dira jazotzen den guztia kontatzeko.

Berebat, Hiru3 klubak bere txokoa izango du eta ekintza bereziak antolatuko ditu gaztetxoenentzat, eta jaiotan parte hartuko dute, txandakatuz, '3txulo' eta '3zpa4'ko protagonistak euren dantza eta kantu ikuskizunak eskaintzen.

Lehenengo jaia Herri Urrats izango da, maiatzaren 13an, Senpereko lakuan. Ondoren Bizkaikoa, Ibilaldia, maiatzaren 27an izango da Santurtzin, eta Araba Euskaraz ekainaren 17an Argantzunen. Urriaren 7an, berriz, Kilometroak Urretxu eta Zumarragan izango da eta urriaren 21ean Nafarroa Oinez Altsasun.

Bestalde, eta hitzartutakoaren arabera, EiTBk Ikastola aldizkarian presentzia izaten jarraituko du aurrerantzean ere, bai paperezko eta bai euskarri digitalean ere bere edukien berri emateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • EITB