EITB TALDEA
Lan Eskaintzak
Abokatua
EiTB Taldea
EiTBk hautaketa-prozesua ireki du abokatu bat aukeratzeko. Kontratazioaren modalitatea errelebo-kontratua izango da.
Euskal Irrati Telebistak hautaketa-prozesua ireki du abokatua aukeratzeko asmoz. EiTB eta bere mendeko sozietateetarako lan egingo du, Zerbitzu Juridikoko eta Kontratazioko Zuzendaritzaren barruan. Kontratazioaren modalitatea errelebo-kontratua izango da.
Hauexek dira lanposturako betekizunak:
- Zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea
- C1 euskara-maila edo horren baliokidea
- Gidabaimena
Halaber, aintzat hartuko da administrazio zuzenbide eta kontratazio publiko alorretako lan esperientzia.
Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek beren Curriculum Vitaea, titulazio egiaztagiria, euskarako C1 ziurtagiria (izatekotan) eta gidabaimena bidali ditzakete helbide elektroniko honetara: hautaketa@eitb.eus, “Zerbitzu Juridikoetako eta Kontratazioko abokatua hautatzeko prozesua” aipamenarekin eta izen-abizenak eta NANa adierazita mezuaren edukian. Hautagaitzak 2017ko abuztuaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira, egun hori barne.
Lanpostuaren ordainsaria eta gainerako lan-baldintzak banakako elkarrizketetan jakinaraziko dira.