EITB TALDEA
Lan-Poltsa
ETBk Erredakziorako lan- poltsan sartzeko merituak aurkezteko deialdia
ERREDAKZIOA
EiTB Taldea
ETBk Erredakzio laguntzaile eta Albistegietako C Erredaktore postutan merituak aurkezteko epea zabaldu du. 2016ko abenduaren 27tik 2017ko urtarrilaren 31era izango da
ETBk 2016 azaroko aldi baterako lan-poltsaren deialdia dela eta, Erredakzio laguntzaile eta Albistegietako "C" Erredaktore postutan merituak egiaztatzeko deidaldia zabaldu du.
Kandidatuek hasieratik 2016ko urriaren 31arte bere esperientzia egiaztatu ahal izango dute
Esperientziak gehienez 20 puntuko balioa izango du. Hautagaiek 0.2 puntu lortuko dituzte. Esperientzia hori kontuan hartzeko, hautagaiek behar bezala ziurtatu beharko dute EiTB Taldearen barruan zein kanpoan lan horretan emandako denbora.
Merituak kontuan hartzeko, lan kategoria, eginkizunak eta iraupena egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horretarako, kontratuen edo enpresako agirien fotokopiak erakutsi beharko dituzte. Halaber, langile-bizitza jasotzen duen Gizarte Segurantzaren agiriaren fotokopia bat ere aurkeztea beharrekoa da. Ez da onartuko informazio hori jasotzen ez duen dokumenturik.
ETBk, aurkeztutako esperintzia-merituen gaineko informazioa ez nahikotzat jo dituen kasuetan, hautagaiei informazio honen osaera eskatzeko aukera izango du.
Merituak zein lanposturako hartu behar diren kontuan zehaztu beharko dute hautagaiek horiek aurkezten dituztenean. Horretarako, bi bide daude: posta elektroniko hautaketa@eitb.eus edo ohiko posta:
(Erredaktore laguntzailea – Albistegietako C Erredaktorea)
EiTB – Hautketa Saila
Basurtuko kaputxinoak 2
48013 Bilbo