Itxi

LAN POLTSA

Lan Poltsa

ETBko lan-poltsan sartzeko merituak aurkezteko epea hasi da.

Euskal Telebistak Erredakzio laguntzaile eta Albistegietako C Erredaktore postutan merituak aurkezteko epea zabaldu du. 2016ko urtarrilaren 11tik otsailaren 15ra izango da.

ETBko lan-poltsan, Erredakzio laguntzailea eta Albistegietako C Erredaktorenak, sartzeko merituak aurkezteko epea hasi da.

Atxikitako dokumentuetan, deialdi honetarako hautagaien zerrenda daude. Bakoitzaren NAN zenbakia erakusten da. Horrela, postu bakoitzerako duten esperientzia arrazoitu ahal izango dute. 2010eko eta 2011ko Lanpostu Eskaintza Publikoetan aipatutako postuetarako kanporaketa proba guztiak gainditu ez dituzten  hautagaiak agertzen dira zerrendan.  Bertako guztiek lehentasuna izango dute EUSKAL TELEBISTAko aldizkako kontratazioen lan-poltsan. Dena den, horien gainetik egongo dira 2010eko eta 2011ko Lanpostu Eskaintza Publiko eta aurreko Lanpostu Eskaintza Publikoetan  hautaketa probak gainditu dituzten hautagaiak.

Esperientziak gehienez 20 puntuko balioa izango du.  Erredakzio laguntzaile  postuetarako hautagaiek 0.2 puntu lortuko dituzte 2010ko maiatzaren 29ra arte lan egin duten hilabete bakoitzeko. C Erredaktorea (Albistegiak) postuetako hautagaiei 2011eko maiatzaren 18ra arte lanean emandako hilabeteak hartuko dizkiete kontuan. Esperientzia hori kontuan hartzeko, hautagaiek behar bezala ziurtatu beharko dute EiTB Taldearen barruan zein kanpoan lan horretan emandako denbora.

Merituak kontuan hartzeko, lan kategoria, eginkizunak eta iraupena egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horretarako, kontratuen edo enpresako agirien fotokopiak erakutsi beharko dituzte. Halaber, langile-bizitza jasotzen duen Gizarte Segurantzaren agiriaren fotokopia bat ere aurkeztea beharrekoa da. Ez da onartuko informazio hori jasotzen ez duen dokumenturik.

Merituak zein lanposturako hartu behar diren kontuan zehaztu beharko dute hautagaiek horiek aurkezten dituztenean. Horretarako, bi bide daude: posta elektroniko hautaketa@eitb.eus edo ohiko posta :

(Erredaktore laguntzailea – Albistegietako C Erredaktorea)

Basurtuko kaputxinoak 2

48013 Bilbo

 

Dokumentazioarekin batera, atxekitako formularioa bete eta entregatu ahal duzu. Enpresa, kategoria, hasiera eta bukaera data, lan kontratua, lan bizitza eta enpresako ziurtagiria adiraziz.