Ekimenak
EITB Maratoia 2023
Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunean ekitaldiak antolatu dituzte
EITB Media
Egun honen bidez, herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte, detekzio goiztiarrean arreta jartzeko, eta bularreko minbiziaren kasuen pronostikoa eta biziraupena hobetzeko. EITBk minbiziari eskainiko dio aurten EITB Maratoia.
-
Minbiziaren kontrako marea arrosa 2022
Urriaren 19an, ostegunean, izango da Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta minbiziaren aurkako elkarteek mota guztietako ekitaldiak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Egun honen bidez, herritarrak sentsibilizatzea bilatzen da, detekzio goiztiarrean arreta jartzeko eta bularreko minbiziaren kasuen pronostikoa eta biziraupena hobetzeko.
Gainera, minbizia izango da aurtengo EITB Maratoiaren gaia. Beraz, ekintza hauetara bertaratzera animatzen zaituztegu. EITB Maratoia euskal gizarteari irekitako proiektu bihurtu da, eta herritar guztien parte-hartze zuzena bilatzen du.
Hauek dira Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunean Euskal Herriko hainbat elkartek antolatutako ekitaldietako batzuk:
· Giza begizta arrosa
Minbiziaren tratamenduan ikerketak eta detekzio goiztiarrak duten garrantzia erakustea helburu duen giza lokarria egingo da. Minbizia duten pertsonei eta horien senideei laguntza emateaz gain, minbiziaren aurkako prebentzioari buruzko informazioa eskuratzeko orduan berdintasuna bultzatzea ere aldarrikatuko da bertan.
Antolatzailea: Minbiziaren Aurka Gipuzkoan
Non: Alderdi Eder (Donostia)
Ordua: 11:00
· Egun bat ez da nahikoa Bularreko Minbiziaren aurka egiteko
Izan Inurri elkarteak bularreko minbiziari aurre egiteko egun bat nahikoa ez dela aldarrikatu nahi du elkarretaratzearen bidez. Elkartearen kezkak eta proposamenak partekatzeko eta aldarrikapenak egiteko, pazienteak eta bularreko minbizia duten emakumeak kalera aterako dira
Antolatzailea: Izan Inurri
Non: Bulebarreko kioskoan (Donostia)
Ordua: 18:30ean
· Bularreko Minbiziaren inguruko informazio eta postulazio-mahaiak
Antolatzailea: ACAMBI (Bizkaiko Ginekologiko edota Bular Minbiziaren Elkartea)
Non: Bilbo
· Bularreko minbiziaren kanpaina hainbat herritan
Ekintzak tokiko egoitzetan, eskumuturrekoak estatuetan eta monumentuetan jartzea, informazio-mahaiekin batera.
Antolatzailea: Minbiziaren Aurka Bizkaian
Non eta noiz:
- Zornotza: Eskumuturrekoa jartzea Urgozo iturrian.
- Balmaseda: Eskumuturrekoa jartzea Horcasitaseko Eguzki-erlojuan eta San Severino plazako Aingeruaren iturrian. Informazio mahaia 10:30-12:30, Foruen plazan.
- Bermeo: Taraskako iturrian eskumuturrekoa jartzea eta bertako egoitzak egindako oihal arrosak jartzea herriko gainerako iturrietan. Informazio mahaia 12:00-14:00 Lamera parkean.
- Durango: Ezkurdi plazako iturrian, eskumuturrekoa jartzea. Informazio mahaia 11:00-13:00 Santa Maria elizako arkupean.
- Ermua: eskumuturrekoa jartzea herriko hiru eskulturatan: pilotarena, haurra kaniketan jolasten eta Teodoro. Informazio mahaia 17:00-19:00 Orbe Kardinalaren plazan.
- Zaldibar: informazio mahaia 18:00etan Udaletxeko plazan. Lazo banaketa ikastetxean.