Politika -

Makroinkesta

EiTB Focus: EAJ irabazle, hiru eserleku gehiagorekin, lurraldeko bat

Boto asmoari buruzko inkestaren arabera, PPk izango lituzke emaitzarik txarrenak, 3 ordezkari galduta, eta Elkarrekin Podemosek bat galduko luke. Cs Ganberan sartuko litzateke.

EAJk 31 eserleku lortuko lituzke, EiTB Focusen azken inkestaren arabera.
EAEko hauteskundeetarako boto asmoa, eserlekuen estimazioaren grafikoa. EiTB
Hauteskundeak orain egingo balira EAJk irabaziko lituzke

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hauteskundeak, hiru eserleku gehiagorekin, lurraldeko bat, EiTB Focusen zortzigarren inkestaren arabera.

EiTB Taldearentzako makroinkesta otsailaren 22an eta 23an egin zuen Gizaker etxeak, 1.200 pertsonari galdetuta: 400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan. Astearte honetan, boto asmoari buruzko datuak ezagutarazi ditu EiTBk. Martxoaren 8an, berriz, EAEn berdintasunari buruz inoiz egin den galdeketarik handienaren emaitzak kaleratuko ditu.

Alderdi Popularrak (PP) izango lituzke emaitzarik kaxkarrenak, hiru ordezkari galduko bailituzke. Elkarrekin Podemosek eserleku bat gutxiago lortuko luke. Inkestaren arabera, Ciudadanos (Cs) Eusko Legebiltzarrean sartuko litzateke, legebiltzarkide batekin. EH Bilduk eta PSE-EEk gaur egun duten ordezkari-kopuruari eutsiko liokete.

Eserleku banaketaren grafikoa, estimazioaren arabera:

ESERLEKUEN ESTIMAZIOA EAEN TARTA 2018 martxoa eitb focus

Boto asmoa, ehunekotan:

BOTO ASMOA EAEN 2018 martxoa eitb focus

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban egongo litzateke mugimendu gehien. Alderdi Popularrak bi legebiltzarkide gutxiago eskuratuko lituzke, Ciudadanosen eta EAJren mesedetan. Ordezkari bana lortuko lukete, eta lehenengoa Ganberan sartuko litzateke, aurreneko aldiz.

ESERLEKUEN ESTIMAZIOA ARABAN 2018 martxoa eitb focus

BOTO ASMOA ARABAN 2018 marzo eitb focus martxoa

Gipuzkoan, PPk eserleku bat galduko luke.

ESERLEKUEN ESTIMAZIOA GIPUZKOAN 2018 martxoa eitb focus

BOTO ASMOA GIPUZKOAN 2018 martxoa eitb focus

Bizkaian, EAJk ordezkari bat gehiago lortuko luke, Elkarrekin Podemosen kaltetan. EH Bilduk azken eserlekua ziurtatuko luke.

ESERLEKUAK estimazioa BIZKAIA 2018 martxoa eitb focus

BOTO ASMOA BIZKAIAN 2018 marzo martxoa eitb focus

Gobernu itunari buruz galdetuta, herritarren % 57k EAJ eta PSE-EE alderdien arteko hitzarmena babestu dute, 1etik 10era 5,1eko nota emanez.

EAJ PSE ITUNAREN BALORAZIOA 2018 martxoa eitb focus

Herritarrek politikarien inguruan duten iritziari dagokionez, Iñigo Urkullu eta Maddalen Iriarte dira balorazio onena eskuratu dutenak: 6,2ko nota jaso dute.

LIDER POLITIKOEN BALORAZIOA 2018 03 martxoa eitb focus

Fitxa teknikoa

Ikerketa egiteko, EAEko 1.200 bizilagun elkarrizketatu dituzte: 400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina da. Lagin-akatsa ±2,83koa da, % 95eko konfiantza mailarekin (p=q=0'5, datu orokorretarako).

Inkesten % 21,8 euskaraz egin dira eta gainerako % 78,2a, gaztelaniaz. Emaitzak herrietako biztanle kopuruaren arabera haztatu dira.

Elkarrizketak 2018ko otsailaren 22an eta 23an egin ziren, telefonoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu PSE-EE albisteak Euskadiko PP Ciudadanos Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus Hauteskunde inkestak 2024 Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak