Politika -

Eztabaida Radio Euskadin

Egibarrek esan du EAJk Kataluniako Errepublika aitortuko duela

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, Katalunia Estatu independentea dela aitortzen duen lehen erakundea izatea eskatzeko.

Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJren bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJren bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Kataluniako Errepublika aitortzearen alde azaldu dira EAJ eta EH Bildu

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak larunbat honetan esan duenez, Katalunian "legitimitateen arteko talka dago", Kataluniako Parlamentuak atzo independentzia deklaratu eta Espainiako Gobernuak Konstituzioko 155. artikulua aplikatu ostean.

Radio Euskadin, Egibarrek "Kataluniako botereen eta erakundeen eskumenen legez kanpoko usurpazioa egitea" leporatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari. Halaber, alderdian ez dutela "Kataluniako erakundeen legezkotasunetik ez datorren Kataluniako Parlamentuaren beste berrikuntzarik" onartuko adierazi du.

EAJren bozeramailearen ustez, "zalantzarik ez dago" egoera honi aurre egiteko "Espainiako Estatuaren diseinuan" alderdi politikoren bat legez kanpo uztea sartzen dela, "gaia nahi bezala" izateko.

"Kezkatuta ikusten ari gara elkarrizketari ate guztiak ixten ari direla. Txinparta bat nahikoa da inork nahi ez dituen jarrera zehatzak ikusteko", esan du Egibarrek, eta "Espainiako Estatuari indarra ez erabiltzeko" eskatu dio.

Eusko Legebiltzarrak Kataluniako Errepublika aitortu behar ote duen galdeginda, Egibarrek adierazi du EAJk "beti" errespetatu dituela "Kataluniako legezko erakundeen erabakiak", baita "lagundu" ere, eta etorkizuneko edozein erabaki "norabide horretan" joango dela nabarmendu du.

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, Katalunia Estatu independentea dela aitortzen duen lehen erakundea izatea eskatzeko. Pello Urizar alderdiko legebiltzarkideak Radio Euskadiko eztabaidan esan du aitortza hori "zerbait logikoa" dela.

"Estatuko Aldizkari Ofizialak Katalunia desagertu egin dela dioen arren, ez da desagertuko", gaineratu du Urizarrek. "Katalanek aurrera egiten jarraituko dute, Fiskaltzak esaten duena esaten duela ere", azpimarratu du.

Jon Hernandez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak "zaila" ikusi du alderdiak Legebiltzarrean Kataluniaren independentzia aitortzea babestea. Kataluniako arazo politikoa "ez da inolaz ere konpondu" ez independentzia deklaratuta, ezta 155.a ezarrita ere.

Eneko Anduezaren (PSE-EE) hitzetan, alderdiak ez du "legez kanpo dagoena" aitortuko, eta 155. artikulua ezarri bada "Puigdemontek hala erabaki" zuelako izan dela gaineratu du. Egibarri "Junqueras gutxiago izatera jokatzeko" eskatu dio, eta "Urkullu gehiago".

Anton Danborenea Euskadiko PPko legebiltzarkideak "zalantza nabarmenak" erakutsi ditu Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Kataluniaren independentzia aitortzeko deklarazioa izapidetzeko garaian, "bertan proposatutakoa delitua delako".

Egibarrek "botereen usurpazioaz" hitz egin izana "benetan larritzat" jo du, eta independentzia deklaratzeko bozketa modu sekretuan egitea "koldarra" izan zela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Popularra Joseba Egibar bideoak Bartzelona argazkiak Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak albisteak EH Bildu PSE-EE albisteak Podemos bideoak