Politika -

Klima-aldaketaren goi-bilera

Itsas ibilbide bat irekitzea adostu dute Euskadik eta Quebecek

Lehendakaria Philippe Couillard Quebeceko lehen ministroarekin batzartu da astearte honetan Parisen. Astelehenetik dago bertan Urkullu, klima-aldaketaren goi-bileran.

Urkullu Parisen, Philippe Couillard Quebeceko lehen ministroarekin. Argazkia: IREKIA
Urkullu Parisen, Philippe Couillard Quebeceko lehen ministroarekin. Argazkia: IREKIA
Urkullu Parisen, Philippe Couillard Quebeceko lehen ministroarekin. Argazkia: IREKIA

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Philippe Couillard Quebeceko lehen ministroak Euskadiren eta Quebecen arteko elkarlanerako protokoloan aurrera egitea adostu dute astearte honetan, Parisen. Hain zuzen ere, merkataritzan, kulturan, ingurumenean eta kanpo harremanetan elkarlana sustatzea hitzartu dute.

Elkarlan hori 2016an gauzatzeko lantalde bat abiatuko dutela iragarri dute. Ekonomia mailan, bi herrialdeen arteko itsas ibilbide bat irekitzea adostu dute, eta kultura mailan, berriz, Donostia 2016ko esparruan egingo dute lan.

Astelehenetik dago Parisen Urkullu, klima-aldaketaren goi-bilera dela-eta, eta agenda horren baitan bilera egin du Couillardekin.

Lehendakariak azaldu duenez, ''epe laburrean'' ireki nahi dute itsas ibilbide hori. ''Euskadi Atlantikoko sarrera izango litzateke Quebecentzat, eta herrialde horrek erraztu egingo luke euskal produktuak Kanadako eta AEBko merkatuetan sartzea'', azaldu du. Halaber, azpimarratu du  ''kultura loturak'' daudela bi herrien artean, eta balearen arrantza eta euskal arrantzaleak San Lorentzon aipatu ditu.

Goizean batzartu da Urkullu Cuillard lehen ministroarekin, eta arratsaldean bisita egingo du Pariseko Euskal Etxera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioarteko albisteak Iñigo Urkullu Zer gertatu da Parisen? Gaurko azken ordukoa