Politika -

Bilbo

Ertzaintzak zalantzan jartzen du eraso faxistaren salaketa

Baliteke salaketa gezurrezkoa izatea. Biktimak identifikatutako ustezko erasotzaileetako bat Ertzaintzaren aurrean aurkeztu zen, eta baztertu egin dute berak parte hartu izana.

Ustezko biktimaren besoa. Argazkia: EiTB
Ustezko biktimaren besoa.
Ustezko biktimaren besoa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren ustez, baliteke gezurrezkoa izatea Bilboko eraso faxistaren salaketa. Ezkerreko besoan labana batez esbastika bat eta 88 zenbakia, naziekin lotua, egin ziotela salatu zuen adingabe batek, eta erasotzaileetako bat identifikatu zuen.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, biktimak identifikatutako ustezko erasotzaileetako bat Ertzaintzaren aurrean aurkeztu zen, eta galdekatu ostean, baztertu egin dute berak parte hartu izana.

Sare sozialetan ere talde ultraeskuindarrekin harremanak dituen Arangoitiko (bertan izan zen ustezko erasoa) gizonezko horri leporatu diote gertatutakoa.

Esbastika eta 88 zenbakia besoan nola daudenebakita ikusi ostean, Ertzaintzak uste du litekeena dela indarrez egin ez izana, eta salaketa gezurrezkoa izan litekeela.

Salatzailearen arabera, erasoa abuztuaren 28ko goizean gertatu zen, Arangoitiko etxera itzultzen ari zenean. Orduan, hiru gizonezkok ustez eraso egin omen zioten, besoan ebakiak eginda.

EH Bilduren, Udalberriren eta Bilbo Irabaziz Bilboko udal taldeek bozeramaileen batzordearen bilera eskatu zuten erasoa salatzeko, baina EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal-gobernuak erabaki zuen hobe zela Ertzaintzaren txostenen zain geratzea, neurriak hartu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak