Politika -

Elkarretaratzea

Ehunka lagun bildu dira Bilbon greziarrei babesa erakusteko

Halaber, bertan bildutakoek defendatu dute "etorkizuna erabakitzeko herriek duten eskubidea", eta doitasun-politiken aurka azaldu dira.

Ehunka lagunek greziarrak babestu dituzte Bilbon. Argazkia: EiTB
Ehunka bilbotarrek babesa azaldu diote Greziari

0:50

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira igande honetan Bilboko Arriaga plazan Greziari babesa agertzeko, eta Europar Batasunak sustatutako "zorroztasun politikak" gaitzesteko. Halaber, bertan bildutakoek defendatu dute "etorkizuna erabakitzeko herriek duten eskubidea".

Elkarretaratze horrekin bat egin dute 20 bat alderdi politikok eta elkartek. Izan ere, Ahal Dugu, EH Bildu, Ezker Anitza, Ezkerra eta CCOO erakundeetako ordezkariak izan dira bertan, tartean, Lander Martinez Ahal Dugu Bilboko idazkari nagusia, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidea eta Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari nagusia.

'Greziarekin, austeritatearen kontra' lelopean manifestatu dira. Halaber, 'ez' zeraman boto-txartelak erakutsi dituzte, gaur Grezian egitekoa diren erreferendumari aipamena eginda, eta kutxa baten barnean sartu dituzte boza horiek.

Bertan bildutakoek azpimarratu dutenez, "jokoan ez dago finantza-auzirik, eredu sozioekonomikoari eragiten diona baizik, eta gainera, demokraziaren mugak ere kolokan jartzen ditu".

"Gakoa honako hau da: herri batek askatasunez bere etorkizuna erabaki dezakeen, eta estatu subirano batek herritarrekiko hartutako konpromisoak bete ditzakeen, edo finantza neoliberalaren kudeatzaileen mende geratuko ote den", adierazi dute. Igande honetako galdeketa "lehen mailako ekintza demokratikoa da", azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo berriak Grezia Eguneko albisteak