Politika -

Udala

PPk kereila jarriko du Donostiako alkatearen kontra

Izagirrek etorkinak "tiroka" hartzea leporatu dio PPri, Guardia Zibilak Gibraltarreko itsasartean jaurtitzen dituen gomazko pilotei erreferentzia eginez.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: Efe
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Gomez PPren Donostiako bozeramaileak iragarri du kereila kriminala aurkeztuko dutela Juan Karlos Izagirre (Bildu) alkatearen kontra, agintari gipuzkoarrak PPri etorkinak "tiroka" jasotzea leporatu ostean.

Gomezek azaldu duenez, gaur goizeko osoko bilkuran gertatu da dena, EAEko zerbitzu sozialen eskumenen banaketaren inguruan Izagirrek egin duen agerraldi batean.

Gomezek euskal gizartearen elkartasuna defendatu du, "lanera datozen guztiak besoak zabalik" jasotzen dituelako, baina "sistema hobetu" beharra dagoela azpimarratu du.

Izagirrek esan du Gomezen hitzak "gezurra" zirela, eta PPk "jendea tiroka jasotzen" duela.

PPren ordezkariak "berehala atzera egiteko" exijitu dio Izagirreri, eta alkateak erantzun dio PPk etorkinak "gomazko pilotak jaurtiz" jasotzen dituela, Guardia Zibilak Gibraltarreko itsasartean egiten duenaren harira.

Alkateak, ordea, ez du atzera egin nahi izan, eta PPk saioaren grabaketa eskatu du, Donostiako alkatearen kontrako kereila kriminala jartzeko ustezko irainengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia argazkiak EH Bildu Nafarroa Euskadiko PP bideoak