Politika -

'Charlie Hebdo'

Espainian islamofobia arriskurik ez dagoela esan du Rajoyk

Parisko atentatuaren ondoren, Espainiako presidenteak esan du Espainiak ez duela inoiz terrorismoaren eta eskubideak urratzen dituztenen aurrean amore emango.

Mariano Rajoy, Espainiako presidentea
Mariano Rajoy, Espainiako presidentea
Mariano Rajoy, Espainiako presidentea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak lasaitasun mezua igorri du eta Espainian "islamofobia arriskurik ez" duela ikusten esan du, Charlie Hebdo astekariaren aurkako atentatuaren biharamunean.

Andorran egin ditu adierazpenok Rajoyk, Antoni Marti homologoarekin egin duen bileraren ostean eskaini duten prentsaurrean. Azken hamarkadan Espainiak sei milioi etorkin hartu dituela eta horrek ez duela "aparteko arazorik" sortu nabarmendu du Rajoyk. "Zentzuzko integrazio prozesu bat egon da Espainian", esan du.

Dena dela, arriskurik ikusten ez duen arren, Espainia beti alertan egongo dela eta ez duela terrorismoarekin lotutako inongo ekintzarik onartuko esan du. "Espainiak ez du inoiz terrorismoaren aurrean eta eskubideak urratzen dituztenen aurrean amore emango", gaineratu du.

Frantziako agintariei elkartasuna adierazi eta terrorismoari aurre egiteko elkarlana eskaini die Rajoyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jihadismoa