Politika -

Espetxe politika

Sarek presoen hurbilketaren aldeko martxa aurkeztu du Azkoitian

Anariren, Xabier Arzallusen eta Joseba Azkarragaren atxikimendua izan du ekitaldiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare herri plataformak presoen hurbilketaren aldeko ekitaldiak aurkeztu ditu larunbat honetan Azkoitian. Bertako polikiroldegian lagunak eta senitartekoak bildu dituzte, dispertsioarekin bukatzeko ekimena bultzatzeko.

Besteak beste, Anari kantariak eta Xabier Arzallus jeltzaleak atxikimendua adierazi diote Azkoitiako ekitaldi horri. Halaber, Joseba Azkarraga abokatuak grabatutako mezua ere helarazi du, eta bertan gogoratu du dispertsioa erabaki politiko baten ondorio izan zela, eta, horri beste erabaki politiko batekin eman behar zaiola bukaera.

Elkartasun mezuez eta musikaz lagunduta, plataformak gogoratu du hilaren 31n elkarretaratzea egingo dutela, eta urtarrilaren 10ean manifestazioa deituta dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Presoak bideoak Azkoitia bideoak