Politika -
Salaketa
Guardia Zibilaren kontrolek istripuak eragiten dituzte, dio Amaiurrek
“Herritarrek argi dute badela garaia Guardia Zibilak etxera buelta prestatzen hasteko”, adierazi du Xabier Mikel Errekondok.
Erredakzioa
Xabier Mikel Errekondo Kongresuan Amaiur koalizio abertzaleak duen bozeramaileak Guardia Zibilak Euskal Herritik alde egitea eskatu du beste behin ere, “neurririk gabeko kontrolek” istripuak eragiteraino heldu baitira.
Kongresuan Bozeramaileen Batzordean parte hartu baino lehen egindako adierazpenetan, euskal herritarrak “kokoteraino” daude “Guardia Zibilarekin”, esan du Errekondok.
“Herritarrek argi dute badela garaia Guardia Zibilak etxera buelta prestatzen hasteko. Bada garaia Guardia Zibila etxera joan dadin”, adierazi du Amaiurreko bozeramaileak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea