Politika -
Frantziako espetxe batetik
'Txeroki' Madrilera eraman dute, Auzitegi Nazionalean deklaratzera
Mikel Garikoitz Aspiazu Rubina ETAren ustezko buruzagi militar ohia 20 urteko kartzela-zigorra betetzen ari da Frantziako Estatuan, eta Auzitegi Nazionalak eskatu du behin behineko trasladoa.
Erredakzioa
Mikel Garikoitz Aspiazu Rubina, Txeroki, ETAren ustezko buruzagi militar ohia, Frantziako Estatuko kartzela batetik Espainiako Estatura eraman dute, Espainiako Poliziak jakitera eman duenez.
Auzitegi Nazionalak eskatuta eraman dute, kalte handiak eragitea, lapurretak eta lehergailuak gordetzea leporatuta epaituko baitute. Hori horrela, Espainiaratzea behin behinekoa izango da.
Txeroki 2008an atxilotu zuten, Cauterets-eko eski estaziotik gertu. Frantziako Estatuak 20 urteko kartzela-zigorra jarri zion familia bat bahitzeagatik eta talde terroristako kide izateagatik, eta Espainiako Estatuan behin baino gehiagotan epaitu badute ere, orain arte absolbitu egin dute.