Mundua -

Estatu-kolpea Malin

Matxinoek Gobernua desegin dute eta zenbait ministro atxilotu dituzte

Militarren bozeramaileak Konstituzioa eten dutela iragarri du eta herritarrei eta alderdi politikoei 'demokrazia salbatzeko aberriko martxarekin bat egiteko" deia egin die.

Militarrek irrati eta telebista kateak kontrolpean hartu dituzte. Argazkia: Efe.
Militarrek irrati eta telebista kateak kontrolpean hartu dituzte.
Estatu kolpea Malin: Etxeratze-agindua dekretatu dute

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean Bamakoko Gobernua desegin zuten matxinoek hiru ministro gutxienez atxilotu dituzte bart eta estatu-kolpea hasi zuten kuartelean atxikita dituzte. Amadou Toumani Touré presidentea, berriz, leku ezezagunean dago.

Matxinoen inguruko iturri batek konfirmatutakoaren arabera, atxilotutako bi ministro Soumeylou Boubeye Maiga Kanpo Arazoetakoa eta Kafougouna Kone Tokiko Administraziokoa dira.

Bi atxilotuak Katiko kanpalekuan daude, Bamakotik 15 kilometrora, asteazkenean estatu-kolpea hasi zen lekuan, hain zuzen.

Maliko Gobernua eta erakunde guztiak desegin dituzte matxinoek, Demokraziaren Errekuperazioaren eta Estatuaren Berrezarkuntzaren aldeko Batzorde Nazionaleko bozeramaileak telebistan iragarritakoaren arabera.

Konstituzioa eten dute

Hitzaldi berean, Amadou Konare bozeramaileak Konstituzioa etenda dagoela esan du eta Gobernuaren gaitasun eza salatu du iparraldeko tuaregen gatazkari, terrorismoaren mehatxuari eta Armadaren prestakuntza eta horniketa eskasari aurre egiteko garaian.

Amadou Haya Sabogo Matxinoen batzordearen presidenteak, bestalde, herritarrei eta alderdi politikoei "demokrazia salbatzeko aberriko martxarekin bat egiteko" deia egin die, telebistan egidako beste hitzaldi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea