Mundua -

Alemania

Alemaniako erizain batek 30 gaixo inguru hil izana aitortu du

2003 eta 2005 bitartean Delmenhorst klinikako 30 gaixo terminal inguru hil zituen, injekzio hilgarria emanda.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako erizain batek 30 gaixo terminal inguru hil izana aitortu du, gaur Oldenburgeko Probintzia Auzitegian aurkeztutako txosten psikiatrikoaren arabera. Aipaturiko erizainak Delmenhorst klinikan lan egiten zuen eta, hiru hilketa egitea eta bi hilketa egitea egotzita, epaitzen ari dira.

Txostenaren arabera, gizonezko honek (Niel H., 38 urtekoa) 30 gaixo terminal inguru hil izana aitortu zuen azterketa psikiatriko batean.

Erizainak Fiskaltzak inputatutako bost kasuak eta ezagutzen ez ziren beste hainbat kasu aitortu zituen.

Hilketak Delmenhorst klinikan gertatu ziren, Oldenburg hiritik gertu, 2003 eta 2005 bitartean, bihotzerako botika bat injektatuta.

Txostena egin duen espezialistaren arabera, gizonezkoak aitortu zuenez, 60 gaixok injekzioa jaso ondoren bizirik irautea lortu zuten, eta datu guztiak justiziaren aurrean aurkezteko eskatu zion psikiatrak erizainari.

Erizaina bost kasurengatik epaitzen ari dira; izan ere, Fiskaltzak hiru gaixo hiltzea eta beste bi hiltzen saiatzea egotzi dio.

Oldenburgeko Probintzia Auzitegiak 7 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zion erizainari 2008an, Delmenhorst klinikako zainketa intentsiboko unitateko pertsona bat hiltzen saiatzeagatik. Antza denez, lankide batek gaixo bati injekzio bat jarri nahian harrapatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Eutanasia Alemania bideoak Erizaintza gaur