Mundua -

Champlan

Alkate batek ume ijito bat ehortzea galarazi dio familiari Frantzian

Alkatearen esanetan, “leku gutxi daukagu erabilgarri” eta “bertoko zergak ordaintzen dituztenak lehenesten dira”. Valls lehen ministroak haserrea adierazi du gertakaria dela eta.

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Champlaneko alkateak Errumaniako familia bati haren umetxoa ehortzea galarazi izana hautsak harrotu ditu han eta hemen, baita Manuel Valls Frantziako lehen ministroak ere aipatu du gertakaria.

Twitter sare sozialean duen kontuan, Vallsek Christian Leclerc alkateak hartutako erabakia izan du hizpide “ume baten ehorzketa jatorriagatik ukatzea horren memoria, eta Frantzia ere bai, iraintzea” delako.

Umetxoa urrian jaio eta abenduaren 26ko goizaldean hil zen. Ileana umearen amak esan du ez duela alkatearen jarrera ulertzen, Le Parisien egunkariak jaso duenez.

“Ez dugu guretzako ezer eskatu. Ez diogu Udalari gu onartzea eskatu. Gure hartxoa ehortzi baino ez dugu nahi, zerura igoko baita”, esan du 35 urteko emakume horrek. Horren moduko beste 30 bat familia daude (80 pertsona inguru guztira) Champlaneko inguruetan, Orly Parisko aireportutik gertu, eta duela urtebete jarri zuten kanpalekua.

“Leku gutxi daukagu erabilgarri” eta “bertoko zergak ordaintzen dituztenak lehenesten dira”, esan zuen Leclercek, Le Parisienen arabera.

Maria Francesca Wissousen ehortziko dute, Champlanetik zazpi kilometrora dagoen herri batean. Wissousen esanetan, familia ijitoarekin gertatutakoa “ezin da onartu”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Manuel Valls Arrazismoa Euskadin