Mundua -
Frantzia
Hollandek 2014 errepasatuko du, telebistaz emango duten hitzaldian
Gabon Zaharreko Eguneko arratsaldean hitz egingo du Frantziako presidenteak. Hollandek bere alderik "oldarkorrena" ematea espero dute, 2015ean bere irudia berreskuratzeko asmoarekin.
Erredakzioa
François Hollande Frantziako presidenteak 2014ko bere agintaldiko lorpenak defendatuko ditu gaur, telebistaz emango duten hitzaldi batean. Urtea zaila izan da Hollanderentzat; inkesten arabera, V. Errepublikako agintari guztiek izan dute berak baino onarpen handiagoa izan zuten, euren garaietan.
Ez dute espero iragarpen handirik Hollanderen aldetik, hedabide frantziarrek isilean jakinarazi dutenez. Aurreikuspenen arabera, Hollandek bere alderik "oldarkorrena" emango du; izan ere, 2015ean zehar bere irudia berreskuratzen ahaleginduko da.
Urtea markatu duten gertaera gogoangarri batzuk errepasatuko ditu Frantziako presidenteak; besteak beste, enpresekin enplegua sortzeko asmoarekin egindako Erantzukizun Ituna, edo Sahelen edo Iraken izandako esku-hartze militar frantziarra, terrorismo islamistaren aurka. Urte berrirako gida-lerroen berri emango du, halaber; ekologiak garrantzi handia izango du, Parisen abenduan klima aldaketaren gaineko goi-bilera erabakigarria egingo dute eta.
Apur bat hobera, azken inkesten arabera
Hollande, bere hitzaldian, 2017ko hauteskundeetarako indarra berreskuratzen saiatuko da. Azken inkestak hobekuntza txikia ematen ari zaizkio. 19:00 GMTn izango da diskurtsoa.
Nolanahi ere, lehenago, 2015ean bertan, hitzordu garrantzitsuak izango ditu arrean: besteak beste, departamentu eta eskualde-hauteskundeak (Alderdi Sozialistak porrota itzela espero du horietan), edo bere alderdiaren kongresua. Alderdia zatituta dago, alde ezkertiarraren eta liberalagoaren artean.