Mundua -

Abiadura kontrolak

Frantziak abiadura muga jaitsiko du istripu asko izaten diren lekuetan

Eliseotik trafiko-istripuetako hildakoen kopurua murriztu nahi dute, urtean 2.000tik beherakoa izan dadin. Iaz, 3.268 izan ziren hildakoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak 80 km/h-ko abiadura ezarriko du istripu asko izaten dituzten zenbait errepidetan aurten, Bernard Cazeneuve Barne ministroak jakinarazi duenez.

Istripu asko oraindik zehazteke dituzten “bi edo hiru zirkulazio ardatzetan” jarriko da martxan “80 km/orduko abiaduraren saiakera”, egungo 90koa mantendu beharrean (noranzko bakoitzean errei bakarreko errepideetan), esan du Cazeneuvek RMC irrati-telebistan eta BFM TVn egindako elkarrizketan.

Gainera, esan duenez, emaitzak jaso ondoren, oinarri hartuta, “erabakiak hartuko” dituzte.

Halaber, azaldu du abiadura neurtzeko radarrak jartzen ari direla eta “segurtasun indarrek etengabean egon behar dute” errepideetan, “kontrolek etenik izan ez dezaten”.

2014ean antzemandako joera iraultzea da helburua, hildakoen kopuruak gora egin baitu, Barne ministroak onartu duenez. Iragarri duenaren arabera, urtea bukatzean % 5ean kokatuko da hildako eta zaurituen kopurua, lehen hamaika hilabeteetan gertatu bezala.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Frantzia albisteak