Mundua -

Mehatxuak

AEBko 200 zine aretok 'The Interview' pelikula eskaintzea erabaki dute

Hasierako asmoa The Interview abenduaren 25ean estreinatzea bazen ere, AEBko zinema enpresa gehienek filma erakusteari muzin egin zioten, mehatxuak izan zirela-eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko 200tik gora zine-aretok The Interview pelikula eskainiko dute bihartik aurrera, Sonyk estreinaldia bertan behera utziko zuela iragarri arren.

Hasierako asmoa The Interview abenduaren 25ean estreinatzea bazen ere, AEBko zinema enpresa gehienek filma erakusteari muzin egin zioten, mehatxuak izan zirela-eta.

Izan ere, Sony Picturesi eraso informatikoa egin zioten, pelikula horretan Kim Jong-un Ipar Koreako burua hiltzeari buruz hitz egiten zela jakin ondoren. AEBko Poliziak uzte du eraso horren atzean Ipar Korearentzat lan egiten duten hackerrak egon litezkeela.

Hala ere, AEBko zine areto independente batzuk iragarri dute filma erakutsi egingo dutela. Atlantako Plaza Teather edota Dallaseko The Alamo Drafthousek egin zuten atzo iragarpena.

Sonyk filma erakusteko baimena eman zien berehala eta, ordu gutxi beranduago, beste 200 bat aretok bat egin zuten, Traverse Cityko ‘The Bijou’ Michael Mooren zinema tartean. Horrek Twitter bidez mezu bat bidali zuen atzo, Sonyri eskerrak emanez eta zentsura gaitzetsiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea