Mundua -

Eskozia

Jim Murphy Eskoziako Alderdi Laboristako buru izendatu dute

Gordon Brown laborista lehen ministro izan zen garaian ministro izan zen. 2016ko bozetan, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistari irabazteko erronka jarri dio bere buruari.

Jim Murphy Eskoziako laboristen buru izendatu dute. Argazkia: EFE
Jim Murphy Eskoziako laboristen buru izendatu dute. Argazkia: EFE
Jim Murphy Eskoziako laboristen buru izendatu dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jim Murphy izendatu dute Eskoziako Alderdi Laboristako buruzagi berri eta urrian dimisioa eman zuen Johann Lamonten tokia hartuko du.

Londresko Westminster Parlamentuko diputatua da, Eskoziako East Renfrewshire barrutitik. Gainera, Gordon Brown laborista Erresuma Batuko lehen ministro izan zen garaian ministro izan zen.

Murphyk Alderdi Laboristako militanteek % 55,7ren babesa jaso du eta Neil Findlay eta Sarah Boyack hautagaiei gailendu zaie.

"Gaur nire ametsa bete da", adierazi du 47 urteko politikariak Eskoziako Alderdi Laboristako buru izendatu berritan.

"Eskoziako Alderdi Laboristarentzat hasiera berri bat da hau. Eskozia aldatzen ari da eta baita Eskoziako laborismoa ere. Nire alderdiarentzat desirak ditut nire herrialderentzat desirak ditudalako", gaineratu du.

Laboristen buruzagi berriak 2016ko bozetan SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistari irabazteko erronka jarri dio bere buruari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskozia berriak