Mundua -
Itsasontzia
70 etorkin etiopiar hil dira Yemengo kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Erreskate zerbitzuek ez dute inor bizirik aurkitu.
Erredakzioa
Gutxienez 70 lagun hil dira Yemengo kostaldean, Itsaso Gorrian, ontzi bat hondoratu ostean. Etiopiako etorkinak eta ontziaren bi patroi yemendarrak dira hildakoak.
Haizeak eta itsaso zakarrak eragin dute ezbeharra, eta erreskate zerbitzuek ez dute inor bizirik aurkitu.
Bilaketa lanetan jarraitzen dute Almerian
Bestalde, Itsas-Salbamenduko zerbitzuek lanean jarraitzen dute Almeriako kostaldean, patera batetik uretara eroritako 23 etorkinen bila. Beste 29 lagun erreskatatzea lortu ostean, ‘’erdi-hondoratutako’’ gorpuen bila ari dira orain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea