Mundua -

Australian

Ukrainak hazkunde ekonomikoari buruzko G20aren bilera goibeldu du

Gainera, Obamak esan du 3.000 milioi bideratuko dituztela, garapenerako bidean dauden herrialdeek klima aldaketari aurre egin diezaioten. Espainian aro ekonomiko berri bat hasi dela esan du Rajoyk.

Munduko potentzia ekonomiko garrantzitsuenak Australian bildu dira

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20ko buruzagiek isun berriekin mehatxatu dute Errusia, Ukrainako sortaldean esku hartzeagatik, Australian hasiberria den goi bileran, hazkunde ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko helburuarekin.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak bart heldu da Brisbanera, Ukrainako Armadak Donetseko aireportuan errusiazaleen eraso bati aurre egin eta gutxira.

Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentearen esanetan, tentsioa areagotzea “kezkarik handiena” da uneotan, eta Europar Batasunak konponbide politikoaren aldekoa izaten jarraitzen duen arren, abisua eman dio Moskuri.

3.000 milioi klimarako

Bestalde, Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak iragarri duenez, herrialde horrek 3.000 milioi dolar (2.395 milioi euro) bideratuko ditu NBEaren funts bati, garapenerako bidean dauden herrialdeei klima aldaketaren kontrako borrokan laguntzeko helburuarekin.

“AEBk beste urrats garrantzitsu bat emango dutela iragarri dut. 3.000 milioi dolarrekin lagunduko dugu Klimarako Funts Berdean, horrela, garatzen ari diren herraldeei laguntzeko”, adierazi du Obamak Queenslandeko Unibertsitatean egindako hitzaldian, Brisbanen, G20aren goi bileran parte hartu baino lehen.

“Horren bidez, ahulenei sistema alertak, ekaitzen kontrako defentsa irmoagoak eta klimari aurre egiteko azpiegitura gogorrak eraikitzen lagunduko diegu”, AEBko presidentearen hitzetan.

Ziklo aldaketa Espainian

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Espainian ziklo ekonomikoa aldatu dela nabarmendu du G20ko buruzagien aurrean; baina, ohartarazi duenez, orain nazioarteko ekonomiaren suspertzea egonkortu behar da, eta, zehatz-mehatz, Europakoa. Horretarako, Rajoyren arabera, beharrezkoa da ekintza bateratuak egitea.

Rajoyk hasiera eman dio gaurko jardunaldiari, Tony Abbot Australiako lehen ministro eta goi-bilera honen anfitrioiak gonbidatu eta gero, Espainian martxan jarritako erreformak arrakastatsutzat eman dituelako.

Rajoyk, hari beretik, herritarrei ahalegin handiak ekarri dizkieten erreforma “gogorren” osteko datu positiboak nabarmendu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainako Gobernuaren presidente ohia Ukraina gaur Barack Obama bideoak Ekonomia albisteak