Mundua -
Afganistango gatazka
Afganistango segurtasun indarrek 51 taliban hil dituzte
Operazioan, zortzi matxino zauritu dira eta beste zortzi atxilotu dituzte. Gainera, Kandahar eta Helmand probintzietan 314 mina desaktibatu dituzte.
Afganistango segurtasun indarrek muturreko mugimendu politiko islamikoko 51 miliziano, tartean zenbait komandante, hil dituzte azken 24 orduetan, Afganistango Barne Arazoetako Ministerioak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.
Operazioan zortzi taliban zauritu dira eta beste zortzi atxilotu dituzte, Tolo News Afganistango telebistak azaldu duenez. Armadako, Poliziako eta Inteligentzia Zerbitzuetako kideek parte hartu dute Nangarhar, Laghman, Kunduz, Kandahar, Uruzgan, Maidan Wardak, Logar eta Helmand probintzietan abiatu duten operazioan "matxinoak kanporatzeko". Gainera, Afganistango segurtasun indarrek armak konfiskatu dituzte.
Halaber, Kandahar eta Helmand probintzietan 314 mina desaktibatu dituztela jakinarazi dute.