Gizartea -

Negu giroa

Alerta laranja euriagatik Gipuzkoan, ostegun eguerdira arte

24 ordutan 80 litro metro koadroko bota ditzake Gipuzkoan, bereziki ekialdean.

Emakume bat aterkiarekin euripean, Donostian. Argazkia: EFE
Emakume bat aterkiarekin euripean, Donostian. Argazkia: EFE
Alerta laranja ezarri dute Gipuzkoan euri-jasa etengabeengatik

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du Gipuzkoan, euri-jasa etengabeak espero baitira, asteazken eguerditik ostegun eguerdira arte.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, prezipitazioak iraunkorrak eta oso ugariak izango dira, bereziki ekialdean.

Euria erruz egingo du eta 24 ordutan 80 litro baino gehiago pilatu daitezke Gipuzkoa ekialdean batez ere.

Gainera, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur egun osorako Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorragatik. Ondorioz, Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 60 litro pilatu daitezke 24 orduan metro koadroko.

Bestalde, pasa den gauerditik eta 15:00ak arte nabigaziorako abisu horia indarrean egongo da lehenengo bi milietan. 3,5 metro baino handiagoko olatuak espero dira eta Iparmendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metrora arteko olatuak altxatu ditzake. Arratsaldean, ostera, olatuen tamaina 2,5 metro ingurura jaitsiko da.

Ostegunari begira, euri zaparrada mardulengatik Gipuzkoan ezarritako alerta laranjaz gain, abisu horia egongo da indarrean Bizkaian gauerditik eguerdira arte. Bizkaiko zenbait tokitan 24 ordutan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko.

Ostiralean lainotsu jarraituko duela iragarri du Euskalmetek, baina euri txikia egingo du soilik. Tenperaturek ez dute aldaketarik izango, ostegunarekin alderatuta. Hala ere, tenperatura maximoek ostegunean gora egitea espero da, igoera nabarmena toki batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak bideoak EAE Denboraleak Eguraldia Gizartea Elurra bideoak Eguneko albisteak Ekaitzak gaur