Gizartea -
IDIAZABAL GAZTA
Elgoibarko Mausitxak irabazi du Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa
Lekarozko 'Kortaria' (Nafarroa) eta Larreako Patxi Lopez de Uralde (Araba) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Idiazabalen ospatu den Txapelketan.
AGENTZIAK | EITB.EUS
Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak irabazi du larunbat honetan Idiazabalen jokatu den Euskal Herriko XXXIV. Artzai Gazta Txapelketa.
Artzai Gazta elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatuta, gaurko txapelketak amaiera eman dio bertako artzain gazta onena hautatzeko prozesuari. Izan ere, azken hilabeteetan Agurainen, Axpen, Legazpin eta Uharte Arakilen ospatutako txapelketetan sailkatu diren 40 gaztandegi onenek hartu dute parte gaurko lehian.
Mausitxaren atzetimk, Lekarozko 'Kortaria' (Nafarroa) eta Larreako Patxi Lopez de Uralde (Araba) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Artzai Gazta elkarteak gaztak ardi latxaren esnearekin egiten dituzten 107 artzain biltzen ditu. Familiako negozioak dira guztiak eta landa garapena ekonomia biojasangarriaren bidez bermatzea dute helburu.