Gizartea -

Deustuko Unibertsitatea

Datuen analisirako graduondokoan izena emateko epea, zabalik

Urriaren 13tik urtarrilaren 17ra bitartean emango da programa. Eskolak aurrez aurrekoak izango dira ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan, Donostiako campusean.

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustuko Unibertsitateak "Datuen Analisi, Ikerketa eta Komunikazioko Aditua" programaren edizio berri bat aurkeztu du. Sektore pribatu eta publiko zein hirugarren sektoreko eta hedabideetako profesionalei zuzendutako graduondoko ikastaroa da, eta datuak lortu, aztertu eta bistaratzeko ezagupenak hobetzea du helburu, hain zuzen.

Urriaren 13tik urtarrilaren 17ra bitartean emango da programa, eta izena emateko aukera dago oraindik. Aurrez aurreko eskolak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango dira, ostiral arratsaldeetan (16:00 – 20:00) eta larunbat goizetan (10:00 – 14:00).

Gero eta enpresa, erakunde eta sektore ezberdinetako talde gehiagok erabiltzen dute datuen azpiegitura, hau da, datu baseak, softwareak, algoritmoak, datuen kudeaketa eta biltegia, beren barne eraginkortasuna eta zerbitzu eta produktuak hobetzeko asmoz.

CNBC telebista kateak argitaratutako txosten baten arabera, datuak erabiltzeko gaitasun handiagoa duten adituek lan “sexyenak” lortzen dituzte, eta gaitasun hori eskaintzen dituzten profesionalek merkatuak behar duen % 20 baino ez dira.

Programa ebaluatzeko, proiektu bat egin beharko da. Lehenengo ibilbidean, plan estrategiko bat izango da; bigarrenean, datuen analisi eta/edo bistaratzeko proiektu bat. Proiektua egiteko, irakasle taldearen laguntza izango dute ikasleek denbora errealean, eta asistentzia birtuala ere izango dute. Parte-hartzaileek, nahi badute, beren enpresa edo erakundeetako proiektuak ekarri ahalko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea