Gizartea -

Lan-istripua

Behargin bat hil da Urretxun, pisu batetik bestera erorita

Ezbeharra Labeaga kaleko eraikin batean gertatu da.

Langile bat hil da Urretxun, pisu batetik bestera erorita. Argazkia: eitb.eus
Langile bat hil da Urretxun, pisu batetik bestera erorita. Argazkia: eitb.eus
Langile bat hil da Urretxun, pisu batetik bestera erorita. Argazkia: eitb.eus

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behargin bat hil da gaur, asteazkena, goizean Urretxun izan den lan-istripu batean. Ezbeharra Labeaga kalean egiten ari diren eraikin batean gertatu da.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dioenez, lan-istripua 09:00ak jotzear zirenean gertatu da. Langileak 46 zituen, asturiarra zen eta Fateven SL enpresarentzat egiten zuen lan.

Antza denez, langilea hirugarren solairutik bigarrenera erori da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

Gainera, beste langile bat hil da deskarga elektriko handi batek jota, Aiaran (Araba) dagoen azpiestazio batean lanean ari zela.

CCOO sindikatuak jakitera eman duenez, bi langileok azpikontratuta zeuden. Zentral horren iritzian, "gehiegizko azpikontratazioa" da lan-istripuen eragile nagusia.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko azken ordukoa Urretxu