Gizartea -
Zientzia
Jupiterren poloen lehen argazkiak
Argazkietan ikus daitekeenez, planeta horren poloak kaosa dira, eta ekaitz erraldoi ugari dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iazko abuztuaren 27an, NASAren Juno espazio-ontzia lehen aldiz gerturatu zen Jupiterra, eta planeta horren atmosferari buruzko informazioa bildu zuen.
Misio horrekin, zientzialariek Jupiter beste modu batean ikusi dezakete, espazio-ontzia poloen gainetik pasatu baita.
Orain, 'Science' aldizkariak bi ikerketaren berri eman dute.
Ikerketa horretako batean, Scott Bolton zientzialariak poloen lehen argazkiak erakutsi ditu, orain arte ezin izan baitira begiratu.
Irudi horien arabera, Jupiterren poloak kaosa dira, eta ekaitz ugari dituzte. Zikloi horietako batzuek 1.400 kilometroko diametroa dute.
Argazkia: NASA
Argazkia: NASA
Argazkia: NASA
Argazkia: NASA