Gizartea -

ZIENTZIA

Asteroide erraldoi bat Lurretik gertu igaroko da gaur

Lurrarentzat mehatxua izan ez arren, "arriskutsua" izan daiteke, adituen esanetan. 650 metroko diametroa duen asteroidea 2500. urtean igaroko da berriro Lurretik gertu.

WF9 asteroidea. Artxiboko argazkia: NASA
WF9 asteroidea. Artxiboko argazkia: NASA
WF9 asteroidea. Artxiboko argazkia: NASA

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

650 metroko diametroa duen eta arriskutsua izan daitekeen asteroide bat Lurretik gertu igaroko da gaur, apirilaren 19an: Lurraren eta Ilargiaren artean dagoen distantzia (384.403 kilometro) baino 4,6 aldiz urrunago igaroko da; 1,8 milioi kilometrora, alegia. Azken 13 urteotan Lurrera gehien hurbildu den neurri horretako asteroidea da.

Mount Lemmon Surveyk aurkitu zuen 2014 JO25 asteroidea, 2014ko maiatzean. Astronomoen aurreikuspenen arabera, 2017an Lurretik gertu igaroko den asteroiderik handienetakoa izango da.

NASAren NEOWISE misioari esker izan zuten astronomoek asteroide horren diametroa zehazteko aukera.

4179 Toutatis asteroidea izan da azken urteotan Lurretik gertuen igaro den asteroidea. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantzia baino 4 aldiz urrunago igaro zen, 2004. urtean.

2014 JO25 asteroidea azken 400 urteotan inoizkorik gehien hurbilduko da asteazken honetan, eta 2500. urtera arte ez da berriro Lurrera hurbilduko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Zientziaren hedapena zuzenean Asteroideak gaur Eguzki sistema Lurra albisteak Gertaera astronomikoak Unibertsoa albisteak