Gizartea -
Pelikulak eta telesailak
Azpitituluak euskaraz eta doan jaisteko aukera, eskuragarri
Eusko Jaurlaritzaren Open Data webguneak 279 film eta 24 telesailetako 225 kapituluren azpitituluak euskaraz jaisteko aukera eskaintzen du.
Agentziak | Erredakzioa
Pelikula eta telesailen azpitituluak euskaraz eta doan eskuratzeko aukera abian jarri du Eusko Jaurlaritzak Open Data webgunearen bidez. Oraingoz, 279 pelikularen eta 24 telesailetako 225 kapituluren azpitituluak daude eskuragarri euskaraz.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Distribuidora de Television (DTS) konpainia 2014an hasi ziren elkarlanean, euskarazko azpitituluak ekoizteko asmoz.
Movistar+ Estrenos ordainpeko telebista plataforman gazteleraz ez beste hizkuntzetan emandako pelikulentzako euskarazko azpitituluak egin dituzte.
Guztira, atzerriko 548 pelikula eta 67 telesailetako 600 kapitulurentzat egin dituzte euskarazko azpitituluak.
Oraingoz, Jaurlaritzaren Open Data atarian, 279 pelikula eta 24 telesailetako 225 kapituluetako azpitituluak daude euskaraz eta doan jaisteko moduan.