Gizartea -

heriotza

Juan Celaya enpresaburu eta euskaltzalea hil da

Oñatiarra Cegasa, Tuboplast eta Hidronor enpresen presidente izan zen, eta ikastolen eta UEZIren sorreran parte hartu zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Celaya euskal enpresaburu eta euskaltzalea hil da bart Oñatin, 95 urte zituela.

Enpresa munduan oso ezaguna zen Celaya, batez ere Gipuzkoan. Cegasa konpainiako presidentea izan zen, baina baita Tuboplast eta Hidronor enpresenak ere.

Euskaltzale eta euskal kulturaren sustatzaile amorratua, ikastolen eta UEZIren sorreran parte hartu zuen. Egun Noticias Taldearen Administrazio Kontseiluko presidentea zen.

Haren aldeko hileta elizkizuna ostegunean egingo dute Oñatiko San Migel elizan, 19:00etan.

Juan Celaya Letamendi 1920an jaio zen, Oñatin, baina ikasketak Bilbon egin zuen. 1959an, sendiaren enpresa, Cegasa, zuzentzen hasi zen.

Celaya Cegasa, Tuboplast eta Hidronor enpresetako presidentea izan zen, baina haren enpresa-jarduera askoz zabalagoa izan zen, ardoaren eta kontserben sektoreetan ere aritu zelako.

Euskal kultura

Euskal kulturarekin ere harreman estua izan zuen, eta, horren ildotik, hainbat ikastola eta UZEI Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea sortzen lagundu zuen. Gainera, Everesterako Tximist espedizioa (1974) ere babestu zuen.

Diasporarekin ere lotura zuen, hainbat urte Europa eta Amerika artean eman baitzituen. “Diasporan dauden euskal herritarretako bat naiz”, adierazi zuen behin baino gehiagotan”.

2000 urtean Sabino Arana Saria eta Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari aitortza eman zioten. Gainera, Gipuzkoako Aldundiaren Antton d’Abbadia golardoa (2002) eta Gipuzkoako Urrezko Domina (2003) ere jaso zituen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Gizartea bideoak Oñati Gaurko azken ordukoa