Gizartea -

Protesta

Milaka lagun bildu dira Donostian, erraustegiaren aurkako giza katean

Bost kilometroko giza katea egin dute. Antolatzaileen arabera, 5.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute. Ekitaldiaren amaieran, manifestu bat irakurri dute.

Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian

0:10

ETB | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost kilometroko giza katea egin dute, Donostiako Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako plazan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean amaitu, ETBk jakitera eman duenez.

Antolatzaileen arabera, 5.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute erraustegiaren aurkako protestan. Onkologikoan hasi dute, erraustegiak herritarren "osasuna arriskuan" jartzen duela salatu nahi dutelako.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean amaitu da, Gipuzkoako Foru Gobernuak hartu dutelako errauskailua Zubietan eraikitzeko erabakia.

EH Bildu, Podemos Euskadi eta Equo alderdiek, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek eta elkarte ekologistek, besteak beste, Greenpeace, Ekologistak Martxan eta Eguzkik mobilizazioarekin bat egin dute, Errausketaren aurkako Mugimenduak antolatuta.

Era berean, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohiak, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak eta Julen Mendoza Errenteriako alkateak ekitaldian parte hartu dute.

Manifestua

Ekitaldiaren amaieran, manifestu bat irakurri dute, erraustegia osasunarentzat "arriskutsua" dela eta "gastu ekonomiko itzela" suposatuko duela salatuz. Erraustegi baten alboan bizi den kaltetu baten testigantza ere entzun dute.

Zaborren errausketak osasunean dituen ondorioak ?zientifikoki agerian utzi dituzten? ikerketak ?onartu eta ez isiltzeko? eskatu die Xabier Mitxelena medikuak arduradun politikoei.

Teresa Lopez de Munain aktoreak ere hitza hartu du ekitaldian. Erraustegia eraikitzearekin ?tematuta? dauden guztiek ?aurrean? izango dituztela ohartarazi du aktoreak. Lopez de Munainen hitzetan, erraustegia eraikitzen baldin badute, ?itxi arte? ez dute etsiko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak